XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EE: Donostiarako programa errealista aurkezten dugu

DONOSTIA

Javier Olaberri Euskadiko Ezkerrak Donostian aurkezten duen alkategaiak bere alderdiaren programa errealista eta egingarria

Donostia: oraindik hobeago lemapean aurkeztu den programa, EEk azken lau urteotan Udaletxearen buruan egindako lanean oinarritzen da Olaberriren esanetan.

Olaberri Hirigintz zinegotziak bere alderdiak Donostiarako aurkezten duen programaren beste puntuak agertu zituen: Donostiako Plangintza Orokorra onartzea eta martxan jartzea, K orubean Batzarretarako Jauregia eraikitzea, Groseko hondartza zabaltzea, Topoa lurperatzea eta Abiadura Handiko Trena Donostiatik igarotzea eta gelditzea.

Proiektu guzti hauek finantziatzeko, EEk Miramongo Enpresari Gunearen diru laguntzak eta Atotxa eta San Bartolomeko birmoldaketetik lortzen diren etekin edo irabaziak erabili nahi ditu.